PARTAIDETZA OINARRIAK

Inskripzioa

 

1. Parte-hartzaileek 18 urte baino gehiago izan eta Gipuzkoan bizi behar dute.

2. Talde bakoitzean bi kide egongo dira gehienez.

3. Edozein musika motak balio du.

4. Izena emateko epea irailaren 26a arte izango da. Horretarako, info@donostiabuskersfestival.com helbidera

hurrengo informazioa bidali behar da:

  4.1. Bi abestiko maketa.

  4.2. Inskripzio orria beteta.

  4.3. Bakarlariaren edo duoaren argazkia:

Aurreautaketa fasea:

5. Jasotako maketen artean, epaimahai ofizial batek terraza fasera pasako diren 20 artista aukeratuko ditu eta

    hauei urriaren 1an jakinaraziko zaie.

Terraza fasea:

6. Terraza fasea urriaren 10tik 13ra ospatuko da.

7. Busker bakoitzak bi egunetan eskaini beharko ditu emanaldiak. Ordutegia 18.30etatik 21.30ak arte izango

     da, igandean izan ezik, non eguerdian egingo den (12.00etatik 16.00ak arte). Artista bakoitzak bi terraza

     ezberdinetan eskainiko ditu kontzertuak, ordu bateko iraupena izango dutenak. Antolatzaileek erabakiko

     dute zein terrazetan.

Finala:

8. Bost talde horiei finalera pasa direla azaroaren 15ean jakinaraziko zaie. Finala Donostiako Sustapenak

antolatzen duen Gabonetako Azokan ospatuko da eta hurrengo sariak banatuko dira:

    o Lehenengo Sari Ofiziala – 1.200 eurokoa, epaimahai ofizialak aukeratuko du.

    o Bigarren Sari Ofiziala – 800 eurokoa, epaimahai ofizialak aukeratuko du.

    o Hosteleria Gipuzkoa Saria – 500 eurokoa, ostalaritza elkarteko kideek aukeratuko dute.

    Lehenengo eta Bigarren sarien %50a Oiartzungo Rock Music dendan erabiltzeko txeke bat izango da.

9. Saria irabazi ahal izateko derrigorrezkoa izango da zuzenean jotzea.

10. Sari guztiak taldeak osatzen dituzten kide guztientzako dira, guztien artean disfrutatu edo banatu beharko

     dira beraz.

Bestelakoak:

11. Antolatzaileek aukeratuko dute Epaimahai Ofiziala, musika munduko profesionalek osatuko dutena.

Epaimahaiak fase bakoitzean honako hau baloratuko du:

  11.1. Base musikala, erritmoa eta armonia

  11.2. Ahotsak/Instrumentuak

  11.3. Originaltasuna

  11.4. Musikarien joaldi teknikoa

12. Antolakuntza kontzertuen materialaren instalazioaz arduratuko da eta musikariek beraien

     instrumentuak eraman beharko dituzte.

Legezko ohartarazpenak:

13. Parte hartzaileak espresuki ematen dio baimena antolakuntzari jaialdirako aurkeztutako

     materialaren komunikazio publikoa eta erreprodukzioa gauzatzeko bai elkarrekin, baita

     indibidualki ere, edozein ikusentzumenezko hedabideetan (analogikoa, digitala, kablezkoa, TDT…)

     baita streaming-en baita deskargatzeko aukera emanez ere Interneten eta bestelako

     komunikabideetan, II.Donosti Buskers Festivalaren onurarako.

14. Jaialdian parte hartzeko bidalitako materiala ez da itzuliko.

15. Antolatzaileak ez dira arduratuko aukeratutako abestien letren edukiaz.

16. Parte hartzen duten musikariek antolatzaileak salbuetsita uzten dituzte plagioaren ondorioz edo

     jabetza intelektualaren arloan indarrean dagoen legediaren beste arau-hausteren baten ondorioz

     sor daitezkeen erantzukizunetatik.

17. Jaialdian parte hartzeko oinarri hauek eta lehiaketaren baldintzak guztiz onartu behar dira.

18. Dokumentu honetan kontuan izan ez den edozein egoera edo baldintza hauen interpretazioaren

      inguruan dudarik badago, antolakuntzak konponduko du.

ORGANIZA

LOGO--HOSTELERIA-VECTORIZADO-OK.png

PATROCINAN

donostia-kultura copia.png
Diario-Vasco copia.png
Coca-Cola_logo_white.png
Imagen1 copia.png
Rockmusic_home_logo BCO.png